Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Zientziaren Komunikazioa

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzea dugu helburu. Zientzia-dibulgazioko baliabideak eskaintzen ditugu, hainbat formatutan eta hartzaile mota askorentzat: publiko orokorra, haurrak eta gazteak, eta publiko espezializatua. Zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.

Ikusi gehiago

Hizkuntza Zerbitzuak

Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da gure helburua. Itzulpen-zerbitzuak, hizkuntza-kalitateko zerbitzuak eta hiztegigintza-zerbitzuak eskaintzen ditugu. Hizkuntza-teknologietan, I+G+Bren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Ikusi gehiago

Albisteak

2010/07/21
2009. urteko txostena. Urte hunkigarria bezain ahaztezina

Elhuyarrek gizartearekin bat dihardu lanean, gogoz eta ilusioz gainera. Egunero, guztion artean ametsak gauzatzen ditugu eta guztion artean Elhuyar errealitate bihurtzen dugu. Ikusi 2009. urtean Elhuyarren gauzatutako ametsak.


Ikusi gehiago
2010/07/16
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line dago jada http://zthiztegia.elhuyar.org/ webgunean. 2009ko urrian argitaratu zen liburu eta CD-ROM formatuetan zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopediko hau, euskaraz egin den lehena, eta orain on line ere kontsultatu daiteke. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren Interneteko bertsioan, liburuan eta CD-ROMean bezala, 23.000 kontzepturen definizioaz gainera, dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate jasotzen ditu. Obra honek zientzia eta teknologiako 50 alorretako informazioa eskaintzen du, honako alor nagusi hauetan multzokatuta: zientzia zehatzak, materiaren eta energiaren zientziak, Lurraren zientziak, biziaren eta osasunaren zientziak, teknologia eta gai orokorrak.
Ikusi gehiago
2010/07/01
Ordenagailua Nikolas Sagarzazu harpide oiartzuarrarentzat

Atzo zozketatu zen Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren harpideen artean ACER Travel Mate ordenagailu eramangarria, maiatzeko eta ekaineko promozio bereziaren barruan. Zozketa horretan, Oiartzungo Nikolas Sagarzazu Alzua harpidearentzat izan da saria. Zorionak, Nikolas!


Dena den, harpide guztiei gogorarazi nahi dizuegu Elhuyarren produktu guztietan % 20ko deskontua izateaz gainera, aldizkariaren edizio digitalerako sarbidea duzuela zuen harpidetza-sariaren barruan. Sarbidea lortu ez baduzue oraindik, eskatu zuen erabiltzaile-izena eta pasahitza mezu bat idatziz helbide honetara: harpidetza@elhuyar.com.


Ikusi gehiago
2010/07/01
Iritsi dira lehen 50 zientzialari gazteak Zientzia Udalekuetara

Gaur iritsi dira lehenengo 50 gazteak Aiako Harriko Parke Naturaleko Arritxulo aterpetxera, Elhuyar Fundazioak lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta, antolatutako Zientzia Udalekuez gozatzera.


Paraje eder horretan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteen talde horrek esperimentu, tailer, irteera eta bestelako ekintza askotan parte hartzeko aukera izango du astebetez, uztailaren 7ra arte hain zuzen. Ondoren, adin bereko beste talde bat iritsiko da uztailaren 8tik 14ra. 14 eta 16 urte bitarteko talde batek osatuko du azken txanda, uztailaren 21era arte. Uda honetan, guztira, 150 gaztek parte hartuko dute Zientzia Udalekuetan.


Gainera, gurasoek beren seme-alaben abenturak egunez egun jarraitzeko aukera izango dute, Zientzia Udalekuen webgunean dagoen blog-aren bitartez: http://udalekuak.elhuyar.org


Ikusi gehiago
2010/06/30
Elhuyar Fundazioa Euskaltzaindiako batzarrean gonbidatu

Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, Itziar Nogeras, eta Hizkuntza Zerbitzuetako arduraduna, Josu Aztiria, Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan egindako azken batzarrean egon ziren ekainaren 25ean. Bilera honetan, Elhuyarreko kideek euskaltzainei Fundazioaren 2010-2012rako gogoeta estrategikoa aurkezteaz gain, esku artean dituzten hainbat proiekturen berri eman zieten, besteak beste, itzulpengintza, hiztegigintza, corpusgintza eta hizkutza-teknologien I+G arloetan.


Ikusi gehiago
2010/06/23
Elhuyar Fundazioak Windows 7 sistema eragilea lokalizatu du
Aurkeztu berri den Windows 7 sistema eragilea euskarara itzuli du Elhuyar Fundazioak Microsoft enpresarentzat. Nobedadea da Windows sistema eragile berriaren beste hizkuntza batzuetako argitalpena eta euskarazko lokalizazioa aldi berean egin direla; horrela, erabiltzaile euskaldunak sistema eragile berria zuzenean euskaraz probatzeko aukera izango dute, euskaraz argitaratu arte itxaron beharrik gabe. Nahi duenak hemen deskargatu dezake.

Elhuyar Fundazioan lan ugari egin ditugu software eta webguneen lokalizazioan, eta euskarara lokalizatutako erreferentziazko software gehienen lokalizazioetan zuzenean parte hartu dugu. Hementxe dituzu software-lokalizazioan egin ditugun proiektu garrantzitsuenak.


Ikusi gehiago
2010/06/22
Zientzia eta teknologiako gaiek ez dute ez garrantzi ez lehentasun apartekorik telebistako albistegietan
Elhuyar Fundazioak egindako ikerketa baten arabera, “zientzia eta teknologiako gaiek ez dute aparteko garrantzirik eta lehentasunik telebistako albistegietan”. Hori da Zientzia eta teknologia hizpide: telebistako albistegiak ikerketaren ondorio nagusia, gaur goizean aurkeztua Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Andoni Eizagirre azterketaren egileak eta Fernando Cossío Ikerbasqueko lehendakariak hartu dute parte aurkezpenean. Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin, zientzia eta teknologia gaiak telebistako albistegietan nola ematen diren aztertu du, sei hilabetez. ETB1, ETB2, TVE eta La2 kateek ematen dituzten gaueko albistegiak izan ditu aztergai Elhuyarrek. Zientzia eta teknologiaren aipagai izan dituzten 69 albistegi aztertu ditu, zoriz aukeratutako egunetan emanak guztiak ere. Telebistako albistegietan zientziak eta teknologiak duten tratamendua aztertzea izan du helburu ikerketak.
Ikusi gehiago
2010/05/03
Parte hartu ON Zientzia bideo-lehiaketan!

Gaur jarri da martxan Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa: ON Zientzia, DIPC-ren 10. urteurreneko ospakizunen barruan.


Bideo-lehiaketa honetan edonork har dezake parte. Gehienez 5 minutuko bideoak onartuko dira, hiru hizkuntza hauetako edozeinetan: euskara, gaztelania edo ingelesa. Bideoen gaia, zientzia eta teknologiaren munduaren barruan, librea da: norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologia, esperimentuak…


Lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik. Epearen amaieran, epaimahaiak hiru bideo onenak hautatuko ditu, eta 3.000, 2.000 eta 1.000 euroko sariak banatuko.


Izen-ematea eta informazio guztia: www.onzientzia.tv webgunean.



Ikusi gehiago
Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Ia denaren historia labur bat
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Armix max mix
ON zientzia
Itzulterm

 

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara