Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa 

Itzuli orriaren hasierara

Nor gara

Elhuyar Fundazioa

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko.

Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina.

Elhuyar Fundazioak 2010-2012 urteetarako norabidea finkatu du egin duen gogoeta estrategikoan. 2009ko ekainetik irailera bitartean, Elhuyarreko hainbat lankideren parte-hartzeaz lagunduta, datozen hiru urteetarako erroka nagusiak definitu ditugu. Ziurgabetasunak ziurgabetasun, zientzia gizarteratzea eta euskara garatzen pauso berriak eta tinkoak egiten jarraitu nahi dugu, Elhuyarrek 1972. urtetik egin izan duen bezala.

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizartearekin bat eginez, balio erantsiko zerbitzu, tresna eta baliabideak garatzea, berrikuntza ardatz izanik. Hori dugu xede

Plan estrategikoaren arabera, Elhuyar Fundazioaren kulturaren gakoak hauek dira:

  1. Bezero, bazkide eta gizartearen beharretan oinarritzen da; haien beharrizanak entzun eta/edo asetzen daki.
  2. Elhuyar markaren balioak bultzatzen ditu.
  3. Berritzaile izateko bokazioa duten profesionalak ditu.
  4. Enpresa irekia da: aliantzak, lankidetzak eta berrikuntza irekia sustatzen ditu.
  5. Jakin-mina eta etengabe ikasteko jarrera duten profesionalez osatua dago.
  6. Euskaraz bizi eta lan egiten dugu.

Patronatua

Hau da Elhuyar Fundazioaren patronatuaren osaera:

Elhuyar Fundazioaren Patronatua

  • Jose Mari Rodriguez Ibabe (lehendakaria)
  • Eustakio Arrojeria (lehendakariordea)
  • Iñaki Irazabalbeitia
  • Josu Waliño
  • Karmelo Busturia
  • Andoni Sagarna
  • Santi Goñi
  • Itziar Nogeras

  • Koldo Nuñez
  • Xabier Azkue
  • Arantza Diaz de Ilarraza
  • Pedro Etxabe
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias
  • Tecnalia
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
 
 
 
 
Idazkaria: Alfontso Mujika
Itzuli orriaren hasierara

Buletina

Elhuyarreko albisteen berri izan nahi duzu?

Itzuli orriaren hasierara
Izan bazkide
Ia denaren historia labur bat
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Armix max mix
ON zientzia
Itzulterm

Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara