Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Edizioak 

Volver al inicio de la página

Ia denaren historia labur bat

Ia denaren historia labur bat
Bill Bryson
Elhuyar
e-book, Libro
Año:
2009
Tamaño:
11,5 x 22,5 cm
Número de páginas:
462
ISBN:
978-84-92457-08-3
978-84-92457-23-6

Opiniones

javier larrea
*****
Oso interresgarria eta benetan edonori aholkatzeko modukoa.Zorionak. Baina nire ustez baditu bi akats. Lehengoa letra oso txikia da eta ez da oso ondo irakurtzen eta orrialdeen erdiko aldean dagoena oso gaizki irakurtzen da liburua ez baita ondo zabaltzen. Bigarren akatsa, euskeraren aldetik "erratak"daude???. Badirudi ez da dela ondo irakurri inprimitu aurretik. Atera, arren, horrelako liburu gehiago.¡¡¡¡¡¡
Elhuyar Edizioak
*****
Eskerrak eman nahi dizkizugu zure iritzia emateagatik. Gainera, pozgarria da guretzat "Ia denaren historia labur bat" irakurriz gozatu izana. Euskararen aldetik erratak topatu eta horren berri ematea bihotzez eskertzen dizugu; atrebentzia ez bada, eskertuko genizuke identifikatuta dauzkazun errata horiek guri helaraztea hurrengo edizioetan zuzendu ditzagun. Kontuan hartuko ditugu zuk esandakoak. Mila esker.
Mikel Egaña Aranguren
*****
Oso liburu interesgarria eta erraztasunez irakurtzen dena, irakurtzen hasi berria banaiz ere. Eskerrik asko argitaratzeagatik. Hala ere, edizio aldetik akatsak daudela uste dut; 27. orrialdean, bigarren lerroaldean, "10-43" berreketa bat izan beharko litzateke, eta ez kenketa. Hau da, 10 ber minus 43 eta ez 10 ken 43. 26 eta 27 orrialdeen arteko lotura egiten duen esaldia ez da ondo ulertzen: ... non unibertso guretzatu horiek ia-ia erlijiosoak dira" " falta da esaldiaren hasieran, eta "dira" "diren"gatik ordeztu behar da? Ondo izan eta segi horrelako liburuak argitaratzen!
Elhuyar Edizioak
*****
Mikel, eskerrik asko zure iritziagatik eta baita ikusitako akatsetaz jakinarazteagatik. Liburuaren hurrengo ediziorako kontutan hartu eta zuzenduko ditugu.
JOXE MARI GOIENOLA
*****
Liburuaren formatu deserosoak,itzulpen eta hizkuntza aldetik lorturiko maila ona gozatzen, galerazten du.Letra tamainu nimiñoak nahiz koadernaketa txarrak irakurketa eta oro har liburuaren erabilera zailtzen du.Halako dibulgazio lanetan testurako sarrera eta beronen ulermena errezteak badu garrantzi berezia.beraz zorionak hautaturiko obragatik eta ea hurrengoan,itzulpen onaz gain,liburu "goxoa" aurkitzen dugun.
Javier
*****
Izugarri pozgarria izan da liburu hau euskeraz irakurtzea. itzulpena benetan ona eta irakurterreza. Errore batzuk ikusi ditut, baina esanguratsuak honako hauek dira nire ustez. Idaqzkera zientifikoa, lehenengo aldiz 27. orrialdean agertzen da gaizki idatzita, baina zoritxarrez liburu osoan zehar errepikatzen da errore hau. Bigarrena 414.orrialdean, 2. paragrafoaren ostean, aurrekoarekin loturarik gabeko pasartea bat agerzen da. Gaztelaniazko edizioarekin konparatu dut eta 5-6 orrialde falta direla konprobatu dut! Eskerrik asko liburua argitaratzeagatik eta jarraitu mota honetako lanak kaleratzen.
Ander
*****
Oso liburu ona! Irakurtzeko oso erraza eta interesgarria da. Asko ikasi dut zientziako alor desberdinei buruz liburu honetan, gainera behin baino gehiagotan egin dut barre kontatzen zituen anekdotekin. Guztiz gomendagarria. Asko estimatzen da horrelako zientzia-dibulgazio liburuak irakurri ahal izatea, eta are gehiago euskaraz aurkitu ahal izatea. Eskerrik asko liburu hau euskarara itzultzeagatik, lan bikaina egin duzue, jarraitu horrela.
Jon Aurtenetxe Marcó
*****
Gertaeratxo bat: Andreari laguntzen ari nintzaiola tratamendura Donostiako hospitale ospetsu batean. Luzetxo itxaron behar nionez "Ia denaren historia laburra"ren alea neraman eskuan tartean irakurtzeko. Eta hara ohatila-eramaleak non esaten didan liburu horixe irakurtzen ari dela. Ez al da polita kasualitatea?

Es posible que también le interese esto

Quantum. Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia
Quantum. Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia Manjit Kumar; Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta
Libro
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban
Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban Simon Singh eta Edzard Ernst
Libro
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria
Bioteknologiaren aurrerapen osasungarria eta jasangarria Leire Escajedo
e-book, Libro
  • 14,73 € (15,50 €)
  • *****

Volver al inicio de la página

Navegación

Menú principal

Volver al inicio de la página
Encuesta
eBook
Hiztegiak mugikorretan

Boletín

¿Desea recibir noticias de Elhuyar?

Catálogo

Login

¿Ha olvidado su contraseña?

¿No está registrado/a?

Volver al inicio de la página

Ayuda

Publicidad


Copyright © 2009 Elhuyar Fundazioa | Aviso legal | Mapa web

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Estándares y accesibilidad

Volver al inicio de la página