Kultura arteko elkarrizketa eta hizkuntza-aniztasuna MobLang-en bidez
Etengabeko ikaskuntzari buruzko esparru-programa / Zeharkako programa / 2. gako-jarduera: Hizkuntzak (Europako Batzordea, EACEA)

Herrialde berean bizi diren talde etniko desberdinetako pertsonen arteko hizkuntza-oztopoek, bai eta negozioak nahiz aisia dela eta beste herrialde batzuk bisitatzen dituzten europarrek pairatzen dituztenekere, interakzio naturala eragozten dute. Atzerriko hizkuntza batean komunikatzeak adiskidetasuna eta harreman estuak garatzea zaildu dezake eta, hartara, kultura arteko trukeak eta elkarrizketa oparoa galarazi. Solaskidearen hizkuntzaren oinarrizko ezagutza izatea ondo hartua izan ohi da, eta giro atsegina sortzen laguntzen du. Gaur egungo europarrak lanpetuegi daude hizkuntza-eskolak hartzeko.
Teknologiaren garapenak eta, bereziki, ikaste mugikorraren ikasketak gora egin dutenez, haietaz baliatzea alternatiba bideragarria izan liteke. Eskuko telefonoak ikasteko tresna ezin hobeak dira, pertsonei norbere abiaduran, nonahi eta noiznahi ahalbidetzen baitiete ikastea, bai eta aisialdian ere.
Proposatu dugun proiektuak MALL erabiltzen du (Mobile Assisted Language Learning) Europan diren hizkuntza gutxituak eta gutxien erabilitako eta irakatsitako hizkuntzak (LWULT) sustatzeko. Helburua da hizkuntza-aniztasuna bultzatuz kultura arteko elkarrizketa sustatzea, bereziki Europan lehenago gatazkak izandako eskualdeetan nahiz eremu urriko talde etniko askotako eskualdeetan. Zipre (turkiera), Euskal Herria (euskara), Ipar Irlanda (gaelikoa) eta Grezia eta haren inguruak (albaniera, turkiera) dira xede-eskualdeak eta xede-hizkuntzak. MobLang kode irekiko ikasketa mugikorreko ingurunea garatuko du proiektuak. Erabiltzaileek beraiek diseinatu eta argitaratuko dituzte hizkuntza ikasteko mikroikastaroak, haren bidez.
Erabiltzaileek diseinatutako berariazko mikroikastaroak testuinguru sozial eta kulturalean txertatuko dira.Irakurketa, ariketa, joko eta denbora-pasak bilduko dituzte, eta tutore batenganako zuzeneko sarbidea izango dute. Proiektuak dirauen bitartean ez ezik, aurrerantzean ere diseinatu, garatu, argitaratu eta banatuko da MobLang haur/ikasleen, irakasleen, gurasoen, goi-mailako ikasleen, negozio-pertsonen eta bidaiarien artean, bai eta eremu urriko talde etniko bateko pertsonekin adiskidetasun-harreman sendo eta luzeak eraiki nahi dituztenen artean ere.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789
Diseinua: Blanco