Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

Nor gara

Hizkuntza-kalitatearen kudeaketa

Nola kudeatzen dugu? 

Elhuyarrek kanpora begira sortzen duen euskarazko idatziak oro —bezeroentzako itzulpenak— hizkuntza-zuzentzaileek orrazten eta zuzentzen dituzte.

Elhuyarren euskarazko idatzizko produkzioaren kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzeko, hizkuntza-kalitateko taldea dago. Hiztegigintza eta itzulpengintza lantaldeko kideek osatzen dute taldea.

Hau guztia kudeatzeko HK lantaldea eratu dugu eta eginkizun hauek ditu:

  • Gehien errepikatzen diren akatsak detektatzea.
  • Euskaltzaindiak erabaki gabeko eremuetan irizpideak ezarriz joatea, Elhuyarren estilo-liburua osatuz joateko.
  • Elhuyarreko idazle eta itzultzaileei akatsen berri ematea eta irizpideak jakinaraztea.

Hizkuntza Kalitatea bermatu ahal izateko, erakunde batek prozesu egituratu eta zehatu bat ezarri behar du. Prozesu horretan, honakoak hartzen ditugu kontuan:

  • Hizkuntz eredua
  • Kalitatea bermatzeko prozesua zehaztea eta gauzatzea
  • Pertsonak
  • Tresnak eta Baliabideak
Hizkuntza-eredua

Hizkuntza Kalitatearen Kudeaketaren barnean, ezinbestekoa da hizkuntza-eredua, hau da, kalitateko hizkuntza erabili den ala ez epaitzeko beharrezkoa den erreferentzia-eredua.

Kalitate-kontrola

Lehenik eta behin, kalitatea bermatzeko prozesua deskribatu eta egituratu egin behar da. Horretarako lehen urratsa, erakundearen barne- zein kanpoko lan-fluxua zehaztu behar da

Ondoren, prozesua gauzatu egin behar da, beharrezkoak diren pertsonak, tresnak eta baliabideak antolatuz. Azkenik, prozesua ebaluatu egin behar da, beharrezkoak irizten zaizkion egokitzapen eta aldaketak eginez.

Pertsonak

Erakundeko pertsona guztiak dira, bakoitza bere maila, ardura eta eginkizunaren arabera, kalitatea bermatzeko prozesuaren partaide.

Hizkuntza-eredua finkatzeaz eta ezartzeaz arduratzen diren pertsonek arestian aipatu dugun bezala "Hizkuntz Kalitateko lantaldea" osatzen dute.

Tresnak eta baliabideak

Hizkuntz Kalitatea bermatu ahal izateko, erakundeko partaideek, bakoitzak bere maila, ardura edo eginkizunaren arabera, hainbat tresna eta baliabide erabiltzen dituzte.

  • Zuzentze-tresna automatikoak (Xuxen, XuxeNet)
  • Itzulpen-memoriak
  • Kontsulta-iturriak
    • Hiztegiak (lexikografikoak zein terminologikoak)
    • Datu-base terminologikoak
    • Corpusak
    • Kontsulta-guneak (Jagonet...)
    • Eztabaida-guneak (Itzulist...)
    • Aholkulari-sarea

Garrantzi berezia dute HK lantaldeak bere eginkizunak behar bezala bete ahal izateko erabili behar dituen tresnek. Testuinguru horretan, HK lantaldeak irizpideak finkatzean, testuak zuzentzean eta abarretan hartzen dituen erabakien kudeaketa prozesu giltzarria da.

Prozesu horretan egiten den gogoeta- eta aztertze-lana, egiten den informazio- eta iritzi-trukea eta, azkenik, horren emaitza diren erabakiak berak erakundearen jakintzaren osagai garrantzitsua dira, eta tratamendu berezia behar dute prozesua kalitatekoa izan dadin, baita jakintza hori partekatu, eguneratu eta berrerabili ahal izan dadin ere.

Hona hemen Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuetan Hizkuntza Kalitatea bermatzeko prozesuaren lan-fluxua:

 

Prozesu horretako urrats batzuk Hizkuntza Kalitatea Kudeatzeko Sisteman (HKS) sisteman integratuta daude.

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
Elhuyar hiztegia. Euskara/Gaztelania - Castellano/Vasco
43,70€Erosi
Euskara-Errusiera / Errusiera-Euskara hiztegia
Euskara-Errusiera / Errusiera-Euskara hiztegia
15,58€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara