| Elhuyar Zientzia eta Teknika Salmenta-prezioa kioskoetan: 650 pta / 3,91 euro / 25,65 Iibera Harpidetza-saria: 6.300
pta / 37,86 euro / 248,37 libera Gainerako herrietan : 9.500 pta / 57,10 euro / 374,53 libera Zuzendaria: Eustakio Arrojeria |
|
Erabat Euskal Herrian
egindako zientzia-dibulgazioko aldizkari bakarra da. Hilero ematen dizu
euskaraz munduan eta Euskal Herrian gertatzen denaren berri.
Zientziak, Ingurugiroa eta
Natura, Osasuna, Teknologia eta beste hainbat gairi buruzko artikulu eta
erreportajeak aurkituko dituzu bertan.
Aditu-taldea
Erredakzio-taldeaz gain, lantzen ditugun esparruetako
profesionalen kolaborazioa izan ohi dugu alero-alero: biologoak, medikuak, dietetetikan
espezialistak, kimikariak, fisikariak, informatikariak, etab. Beraz, seriotasun
eta zehaztasun zientifiko handiaz jorratzen dira gaiak, baina betiere, hizkuntza
argi eta ulergarrian, dibulgazioaren helburua inoiz ahaztu gabe.
Zeu ere dibulgatzaile
Pentsatu al duzu inoiz zientzia-dibulgazioko artikuluren bat idaztea? Orain
duzu aukera eta bi dira horretarako eskura jartzen dizkizugun bideak: CAF-Elhuyar
sarietara zure lana aurkeztuz edota Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren
erredakziora igorriz. Bide bat zein bestea hartu, bietan izango duzu gure berri.