CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako sariak

Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, oro har, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz abiatu ziren sariek dagoeneko oihartzun handia dute eta euskaraz idazten duten zientzialari/kazetari zientifikoen erreferentzia ere bilakatu dira.

Bi sail izan ditu sariak hasiera-hasieratik: urtero antolatzen den dibulgazio­artikuluena eta bi urtez behin antolatzen den dibulgazio-liburuen beka.